XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

I. GAIAREN GARRANTZI ETA ZAILTASUNA.

Herri baten oinarri teorikoak, gizarte koordenadak eta munduikuskera ispilu batetan bezala isladatzen da pedagogia kriminalean. GÛNTER BLAU.

Hamaika arrazoiengatik gaurko eta hemengo gizartean garrantzi berezia du, delinkuentzia edo / eta gazteen moldagabeziari dagokionez, heziera espezialaren arazoak.

Orain horietako bi aipatzera mugatuko gara: gazte-delinkuentziari buruzko arazo kuantitatiboa eta haur heziera eta bizitza kalitatearen kualitatiboa.

Matematikoki, estatistika askok diotenez, halanola Kriminologiako euskal institutuak duela gutxi argitaratutako Donostian judizial-epaien azterketa kriminologikoa A. BERISTAIN / B. CASARES / J.L. DE LA CUESTA / I. MUÑAGORRI / L.M. MUÑOZ / M.J. VIRTO, zigorlege gaian epaien kriminologia ikerketa. 1975ean Donostian erabakitako epaien datuak, Madril, Kriminologia institutua, 1983 deritzan liburuan jasotakoak, gazte-delinkuentziak beste edozein delinkuentziak baino bolumen handiagoa agertzen du gure artean.

Helduen-delinkuentziaren bolumena azaltzen duten zifrak gainditzen dituzte ia beti 16 eta 23 urte arteko gazteei dagozkien kopuruak.

Kualitatiboki, haur hezieran hala azertuak nola akatsak askotan ezabagaitzak gertatzen dira, edo ia ezabagaitzak, giza-eskubideen begirunezko edo bortsazko helduaren geroagoko jokabideetan.

Gaztetan gizarteratze maitekor eta elkarkoi bat lortu ez zuten pertsonen gandik sortzen dira terrorismoak, torturak, benetazko delinkuentzia.

Gizartearen bizitza kalitaterako, haur hezierarengan, batez ere berezian, aurkitzen dugu gakoa.

Arrazoi askorengatik tartean historikoak ere espainiar gurasoengan beraien seme-alaben haurtzaroan zehar funtzio hezitzailea betetzeko beharrezko prestakuntza eza da nagusi.